IGA

Abesbatza


IGA Abesbatza, oraingoz, Irungo abesbatza gazte bakarra da. Ahots mistoen abesbatza da, 2019ko azaroan sortua. Gaur egun 15 eta 35 urte bitarteko gazteek osatzen dute abesbatza, Eneko Amundarain Irastorzaren zuzendaritzapean.


Ibilbide laburra izan arren, hainbat ekitalditan parte hartu du eta hainbat estilotako obrak interpretatu ditu.


Taldeak 2019ko abenduan egin zuen debuta Anakako (Irun) San Juan Bataiatzailearen parrokian, Irungo herriaren eta ingurukoen harrera bikaina jasoz.


Hainbat erakunderekin elkarlan eta elkartasun kontzertuak ere egin dituzte, besteak beste, Harmonia Ederrean eta Musikaste Andra Mari abesbatzarekin, Errenterian eta online kontzertua, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin batera, minbiziaren aurkako sentsibilizazio astean.


Halaber, IGA Abesbatzak erakutsi du pandemia ez dela oztopo musika egiten jarraitzeko eta musikaz gozatzen jarraitzeko. Konfinamenduan zehar eta honen ondoren, Abesbatzak bere aktibitatea modu birtualean jarraitu du, bere sare sozialetan urrutiko entseguetan prestatzen dituzten lanak igoz. Aipatzekoa da, halaber, haien bideoak ez direla plataforma horietan soilik geratu, izan ere, horietako batzuk pantaila txikian eman dira, zehazki, ETB1eko Eztabaidan saioan.